XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Burdinolak eta bertako lana

Burdin olak, mota ugaritakoak baziren ere, bi multzotan sailka ditzakegu:

- Haize-olak

- Zeharrolak

Haize-olak.

Mendian aurkitzen ziren eta basoak gertu izaten zituzten.

Tresneria oso sinplea zuten.

Zeharrola.

Erreka eta ibaien ertzetan kokatzen ziren, ur-saltoen indarra erabiltzen bait zuten.

Burdinola handi batek hiru edo lau gela izaten zituen:


- Auspotegia
- Gabitegia
- Ikaztegia
- Meategia

Zure herrian edo inguruan ba al da burdinolarik?

Horrela bada bisita ezazu eta bertan jaso datuak.

Aukera hori ez badaukazu. Gipuzkoako Legazpi herriko Mirandaola bisita dezakezu.

Bertako udaletxera telefonoz deitu (943-730800) eta bisita antolatzeko informazioa emango dizuete bertan.